(Alemanez “bakea
esperimentatu” esan nahi omen du, baina zentzu bikoitzean “bakea
lortzeko bidea egin” ere adierazten du, antza).
Azalpen laburra
2009an betetzen da
Gernika-Lumo eta Pforzheim senidetu zireneko 20. urteurrena.
Bigarren Mundu Gerra Alemaniak hasi zuen orain dela
70 urte. Bi hiri horiek bat eginda daude ia
erabat, suntsituta gelditu zirelako bonbardaketa masiboen ondorioz.
Segur aski ezagutzen duzue Pablo Picassoren
“Guernica”, Gernikako bonbardaketa gogoratzen duena, Espainiako
Gerra Zibilean Alemaniako Condor Legioak burutua.
Senidetze hura
sinatzeko prestakuntzak egiten ari zirela, Pforzheim-eko zenbait
gaztek Bakearen eta Adiskidetasunaren aldeko bizikleta-martxari ekin
zioten, 1988an, Pforzheim-etik Gernikara. Pforzheim-eko
Udalak eta Gernikakoak bi hirien arteko ekitaldi ofizialen egitarauan
sartu dute proiektu hau.
Orain berriro egin nahi
dute Gernikarainoko bizikleta-martxa hori: 1.519
km hamar egunean. Ez da, ez, nolanahiko kirol-erronka. Proiektu
horren bultzatzaileak 1988an parte hartu zutenak dira eta haien
helburua da adiskidetasuna eta elkar ezagutza sustatzea Europan zehar
egingo duten ibilbidean, berradiskidetzearen ikur bizia irudikatzea,
aspaldiko lagunak zaintzea eta adiskidetasunerako zubi berriak
eraikitzea.
Aurten martxako barria
Gernikako hiru txirindularien partehartzea izango da, hasier
hasieratik.
Ziklista horietako
batek, aurreko martxan ere parte hartu zuenak, akuarelaz eta
ikatz-ziriz egindako pinturetan irudikatuko ditu bere bizipenak etapa
bakoitzaren ostean. Pintura eta marrazki
horiek jendaurrean erakutsiko dituzte, lehenengo Gernikan, eta gero
Pforzheim-en.
Pforzheim-era itzuli ondoren,
enkantea egiteko asmoa dute; hortik ateratako diruaren zati bat
Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiari emango zaio, bakearen
sustatze eta herrien arteko berradiskidetze lanean erabil dezan.
Tokia
eta egunak:
Aurreko
bizikleta-martxa gogoratuz oraingo hau antolatzen dutenek horretarako
datak zehaztu dituzte: abuztuaren 22tik
irailaren 5era.
Etapak:
Breisach,
Vesoul, Chalon s.S., Clermont.-F., Mauriac, Cahors, Eauze, Saliers de
Bearn, Tolosa, Gernika
Gernikara
iristeko eguna:
abuztuak 31, asteleheneko rratsaldean.
Azken etapa Gernikako
jendearekin batera egiteko asmoa dago (bezperan Tolosan elkartuta);
areago, azken etapa biak egin nahi dituzte elkarrekin, hau da, Salies
de Bearn-Tolosa- Gernika.
Hemen, Gernikan, ongi etorria
prestatuko zaie, ekitaldi ofiziala eta herritarren
parte-hartzearekin.
Parte-hartzaileak:10
laguneko taldea + laguntzaile batzuk izango dira.
Antolatzailea:
Pforzheim-eko ziklista taldea (batzuk 1989ko
bizikleta-martxa egin zutenak dira).
Antolatzaileen
laguntzaileak: Pforzheim
eta Gernika-Lumoko Udalak. Proiektu hau
Pforzheim eta Gernika-Lumoren arteko elkar-truke programa ofizialean
sartu dute eta diruz lagundu. Gernika
Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegia. Alemaniako
antolatzaileekin batera, bere izenean eta Gernikako Udalarenean,
proiektua koordinatzen du.
Horiez
gain, Frantziako etapei dagozkien hirietako
udalak ere proiektuan sartuta daude;
laguntza eman eta ziklistei harrera egingo diete, Pforzheim eta
Gernika-Lumoren arteko senidetzearen 20. urteurrena ospatzeko
proiektua ezagutzera emateko.
Ciclista
Gernikesa Elkartea da proiektu honen herriko bazkidea. Goizale
mendi taldea ere laguntzaile izango da eta Udalak Gernika-Lumoko
gizarte-, kultura- eta kirol-sareko beste elkarte batzuen partaidetza
bilatuko du.